Bikotekidearen aldetik (orain bikotekide ohia) indarkeria pairatu zuen emakumea. Bikotekide ohia bere seme-alaben aita da, eta 20 urte inguruko harremana izan zuten. Mota askotako indarkeria pairatu zuen (fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa …). Erdi-esklabotasun egoeran egon zen denbora luzez; gizarte bazterkeria jasan zuen eta ez zuen babes-sarerik.

Kasu honetan salaketa gurutzatua egon zen, hau da, legez banantzeko prozesua hasita zegoela, erasotzaileak emakumea salatu zuen bera erasotzeagatik. Ondorioz, emakumeak etxean atxilotuta eman zituen egun batzuk. Harrezkero 12 urte pasa dira, eta emakumeak indarra agertzen duen arren, hainbeste denbora iraun zuen indarkeriak eragin txar asko utzi dizkio.