Art al Quadrat, 2018.
Proiektu honek “las rapadas” deritzen emakumeei omenaldia egiten die, beraien jarrera liberal edota ideia politikoengatik frankismoak errepresaliatutako emakumeak. Ilea moztea jasaten zituzten irainetako bat baino ez zen. Bizilagunak baliatzen zituzten hauen tratu txar eta umiliaziorako.
Erakusketa honen helburua ez da iraganean pasatako mina berriz erreproduzitzea, gertaera hori orainalditik osatzea baizik, “las rapadas” deritzen emakumeen balio goraipatuko duen energia kolektibo bat sortuz, hau baliagarria izan dadin gaur egun emakumeok mundu guztian zehar jasaten dugun indarkeriaren kontrako borrokan.
«Yo soy. Memoria de las rapadas» erakusketan, Art al Quadrat osatzen duten Mónica eta Gema Del Rey Jordà (Valencia,1982) artista bikiek, oso esanguratsua izan zen ekintza sinboliko bat gauzatu zuten 2017ko azaroaren 5ean: Bi aizpek elkarri ilea moztu eta emakumeek frankismoan egiten zuten “paseilloa” egin zuten hauen oroimenez.
Artisten web gunea: Hemen