Foro Sozialeko Genero Lantaldea, 2017.
2017ko Urriaren 8an, Solokoetxen (Bilbo), “Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut” izeneko ekintza publikoa ospatu zen, non esparru desberdinetako emakumeek beraiek jasandako erasoen testigantza eman eta elkarren esperientziak entzun zituzten. Horrela, modu sinboliko batean bizipen hauen errekonozimendu kolektibo bat gauzatu zen, aitortza soziala zor zaien erreparazio eta justizia prozesuetan ezinbesteko urratsa delako.