Mujeres, Memoria y Justicia, 2017.
«Mujeres, Memoria y Justicia» ikerketa eta memoriarako zentroa, Francoren diktaduran zehar espainian gauzatu ziren genero arrazoiengatiko krimenak ikertu eta zabaltzeko sortu zen. Transizio justiziaren osagarri izan daitekeen oroimenaren aldeko justizian interesa zuten eta frankismoko errepresioaren feminizazioa ikustarazteko erabaki irmoa zuten emakumezko ikerlari talde baten ekimenez.
2007ko Memoria Historikoaren Legeak hartutako neurrien izaera androzentriko garbia agerian utzi dute, dikaturan zehar diskriminazioa, jazarpena edota indarkeria sexuala bizi izan zuten emakumeak kanpoan uzten dituelarik. Zentro hau, beraz, Francoren dikaturan zehar aurrera eramandako genero krimenen zabalkundea eta ikerketa sustatzeko, zein honek egungo genero indarkerian daukan eragina aztertzeko sortu zen.