Madrilgo Udala, 2019.
Mural honen diseinua eta margotze lana, Raquel Riba Rossy artistari enkargatu zitzaion eta beraien bizitzako momenturen batean indarkeria matxistari biziraun dioten emakumeen parte-hartzearekin aurrera eraman zuten. Sorkuntza prozesurako saioak 2018ko urtarrila eta martxoa bitartean gauzatu ziren.
Elkarrekin gauzatutako bozetutik abiatuz, Marta Lapena muralistaren laguntzarekin 2019ko ekainean Sierpes kaleko izkina bateko horman islatu zen, Mural honek indarkeria matxisten esperientziak ezagutarazteaz gain, biziraun duten emakume guztien indarra eta boteretzea bistaratu nahi ditu. Aldi berean norbanako borroka zein erreparazioarako ezinbestekoa den taldeko babesa adierazten ditu. Agerpen publiko honek erreparazio moral zein sinbolikoari mesede egin nahi dio, bai eta herritarrak indarkeria matxisten irismenaz eta larritasunaz sentsibilizatu eta kontzientziatu ere.