Colecivo Licuado, 2019
Montevideoko espazio publikoak berpiztea helburu duen Hiriko Artearen Wang Jaialdiaren bigarren edizioan parte hartu zuen Licuado kolektiboak. 1968. eta 1977. urteen artean Uruguain preso politikoak espetxeratzeko erabili zen Migueleteko kartzelako horma bat margotu zuen talde honek, bertan giltzapetuta egon ziren emakumeak omentzeko.
Prozesu hori gauzatzeko, parte hartzeko prozesu bat egin zen. Prozesu horren parte izan ziren diktadura militarrean preso egondako emakumeetako batzuk, Edith, Adriana eta María Luz, horma-irudian agertzen direnak; diktaduran, duela soilik urte gutxi batzuk, preso politiko izandako ehunka emakumeetatik 3 baino ez dira. Halaber, auzokideek murala egiten lagundu zuten, eta baita askatasunaz gabetutako pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko DINALI programan parte hartzen zuten pertsonek ere.
Argazkietan ikus daitekeenez, horma horietan plaka bat jarri zuten ere “Nunca más terrorismo de Estado” (2017) zioena, “estatuak 1968ko ekainaren 13tik 1985eko otsailaren 28ra bitartean izandako legez kanpoko jardunaren biktimen erreparaziorako” 18.596 Legeari emandako erantzun gisa.