Ravensbrück-eko Emakumeen Kontzentrazio esparruaren batzordea, 1975.
1938 eta 1945 bitartean, 132.000 emakume baino gehiago Ravensbrück-eko emakumeentzako kontzentrazio-esparruan barneratuak izan ziren, Berlinetik 80 bat kilometrotara. Emakume horietatik 90.000ak ez zuten biziraun.
Gaur egun, Ravensbrükeko kontzentrazio-esparrua museo eta memorial bat da.
Gutxi gora behera 900 emakume Holandatik Ravensbrükera erbesteratuak izan ziren, gehienak indar okupatzaile alemaniarrei erresistentzia ekintzak egiteagatik. 1994ko irailean Holandatik etorritako emakume talderik handiena Vughteko kontzentrazio-esparrutik zetozen; Ravensbrüken bizitza baldintzak garai hartan erabat latzak ziren. Espazio falta zela eta, emakumeak gaua kalean bota behar zuten eta asko hil ziren horregatik.
Suediar Gurutze Gorriaren ekimenez, 1945eko apirilean, biziraun zuten emakume holandarrak aske utzi zituzten.