Emakumea, 33 urte, beltza. 1997an, 11 urterekin, bere bizilekutik gertu zeuden FARCeko soldaduek bortxatu zuten. Ama hil zuten alabari gertatutakoa salatu zuenean; amaren lehengusu bat ere hil, eta neba bat zauritu zuten.
Bortxaketaren ondorioz haurdun geratu zen, eta bortxatu zuten gizonek fisikoki eraso zioten. Jipoiaren ondorioz, berezko abortu bat izan zuen. Ordutik jazarri dute, eta bizilekuz aldatu behar izan du maiz horregatik. Bere lurraldean estimu handitan duten liderra delako ere jazartzen dute, nahiz eta orain ezin duen bertan bizi.