Ordaintzarako eskubidea, hau osatzen duten elementuek, bere egiturazko aspektuak zein indibidualak eta elementu bakoitza indarkeria matxisten markoan nola garatu behar diren azaltzen du; egun egiten ez dena eta legegintzak jasotzen ez duena ere. Gainera, nola mugimendu feministak aldarrikapenerako beregan hartu behar duen kontzeptua dela aipatzen du. Azkenik prebentzio eta ordaintzarako eskubidearen arteko harreman zuzena azaltzen du.