Argitalpen honen bidez, bazterretan geratu nahi ez duten emakumeen ahotsen memoria menderakaitza sortzen lagundu nahi dugu.

Argitalpen honetan, emakumeen lekukotzak kode baten bidez adierazi dira; izan ere, haie-tako askok anonimotasunari eutsi nahi izan diote oraindik ere beren bizitzak arriskuan zeu-delako, estigma sozialagatik edota bestelako arrazoiengatik. Izenarekin agertzen diren hiru istorioek oihartzun handia izan zuten hedabideetan: azterketa honetako hiru feminizidioak dira. Eraildako bi neska gazteren eta haur baten amek bizi izandakoa kontatzen dute. Oso argi diote hilketa horietan erakundeek, Estatuak eta justiziak erantzukizun zuzena izan zu-tela, egin ezaz