Mugarik Gabetik Emakumeen Giza Eskubideen de-fendatzaileek egiten duten lana gogoratu eta ikus-tarazi nahi dugu. Kolektibo feminista eta sozial ez-berdinetako emakumeak, egunez egun haientzako eta gainontzeko herritarrentzat jendarte justuago eta parekideago lortzeko borrokatzen dutenak. Guztiek gure eskubideak izateko aukera izan de-zagun egunez egun borroka egiten duten emaku-meak, inposatu zaizkigun genero aginduak kolokan jartzen dituztenak, emakumeak gutxiesten dituzten gobernu ezberdinetako lege eta ekintzak salatzen dituzten kolektiboak; labur esanda, kasu askotan emakumeen eskubideen urraketen erantzuleak direla onartzen duten gobernuen aurrean borroka egiten dutenak