Lesvy Berlin Rivera Osorioren Oroimenerako Babes Taldea, 2021

Mexiko Hiriko Unibertsitate Hirian Lesvy Berlin Rivera Osorioren feminizidioa gertatu eta lau urtera argitaratutako fanzinea. Babes Taldeak argazkiak, brodatuak, collageak, testuak, poemak eta bestelako maitasun keinuak bildu zituen, azken lau urteotan haren ama Araceli Osorio eta aita Lesvy Riverari helarazi dizkietenak. Fanzinearen helburua da “mina igaroz, amorrua antolatuz, alaitasuna defendatuz” gurasoei laguntzea, eta Lesvy oroitzea. Kasu honetan, agintariek ez zuten behar bezalako ardurarekin jokatu, eta hainbat giza eskubide urratu zituzten. Urraketa horiek, ondoren, aintzatetsi eta erantzun egin ziren hainbat gomendio eta erreparazio-egintzarekin.