Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2018
“Memoria historikoa emakumeen ikuspegitik, Emeek Emana” argazki erakusketa. 63 erretratu biltzen ditu, zeintzuetan islatzen den 1936tik aurrera emakumeek testuinguru historikoan izandako rol aktiboa. Gudu-zelaiaren, erbestearen, torturaren, kartzelaren eta errepresioaren inguruko narrazioak eta bizipenak. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Mauro Saravia argazkilari txiletarrak, erakusketa honekin, memoria historikoa, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak berreskuratzeko ariketa egin dute, kontakizun, bizipen eta esperientziei buruzko ikerketa baten bidez.
Proiektuak ikusgarritasun handia izan du azken urteotan, telebista publikoko albisteetan agertu zenetik, biolentzia matxisten aurrean memoria eraikitzeko Mugarik Gaberen jardunaldietan parte hartzeraino.