Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroa (CIINPI), 2012
Hainbat indarkeria motaren biktima izan diren emakumeen testigantzak biltzen dituen dokumentala da. Euskal Herria ardatz, beste latitude batzuetako adituen iritziak ere biltzen dira, biktimen esperientziak testuinguru zabalago batean kokatzen dituztenak. Dokumentalean parte hartzen duten emakumeek indarkeria gainditzeko nahia partekatzen dute, etorkizunari bake eta justiziarekin ekiteko.