Memoria Abierta, 2012
Atxiloketa-zentro klandestinoetako sexu-indarkeriari buruzko kontakizunek iritzi publikora salto egin zutenean, eta tortura bezain sistematikoa den delitu autonomo gisa aitortzeko irekiera judiziala eman zenean, 35 urtez isildutako gai bat jarri zen agenda publikoan. Lan honetan Memoria Abierta ahozko artxiboa osatzen duten 60 emakume baino gehiagoren lekukotasunak aztertzen dira. Indarkeria horren inguruan, bere adierazpenen, eragin subjektiboen eta oraingo astinaldien inguruan hausnartzen eta salatzen duten kontakizunak dira.
Hainbat topiko errepikatzen dira: gaiaren inguruko isiltasuna; entzuteko zailtasunak; emakume hauek indarkeria horiei eta bere ondorioei buruz hitz egin nahi edo ahal izan duten tokiak, uneak eta solaskideak… Azpimarragarria da bizirik atera diren emakumeek biktima posiziotik ateratzeko duten beharra. Euren erresistentzia-kontakizunak nabarmentzeko beharra dute, elkartasun keinu txikietan arreta jartzekoa, pertsonak direla sentitzen jarraitzeko. Y nadie quería saber (Eta inork ez zuen jakin nahi) lanak, erresistentzia estrategia indibidual eta kolektibo horiek jaso eta nabarmentzen ditu, baita gatibualdiko mugen barruan piztu ziren elkartasun ekintzak ere, indarkeriaren mehatxuari aurre egiten ziotenak.