Bilboko Udala, 2012

2012an izendatu zen plaza, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna gogoratzeko, azaroaren 25a, hain zuzen. Egun hau 1981eko uztailean Bogotan (Kolonbia) egin zen Latinoamerikako eta Karibeko lehen Topaketa Feministan ezarri zen. Datak Mirabal ahizpen erailketa gogorarazten du. Patria, Minerva eta María Teresa aktibista politikoak 1960ko azaroaren 25ean hil zituzten Dominikar Errepublikan, Rafael Trujillo diktadorearen polizia sekretuaren eskuetan. Ekimen honen helburua da indarkeria matxistaren biktimak ez ahaztea, inposatzea edo legitimatzea, eta memoria kolektiborako deia egitea. Hala, espazio publikoan indarkeria espezifiko mota hori sinbolizatzea eskatu da, herritarren partetik eta, bereziki, Bilboko mugimendu feministaren partetik; plaza honen kasuan, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak bultzatutako kanpaina baten eskutik. Plaza honek biktimen aitorpena bilatzen du, familiek dolurako espazio bat izatea, eta, berdintasunaren aldeko borroka feministaren adierazpen sinboliko bat izatea, espazio publikoan presentzia handiagoa lortuz. Memoria kolektiboa bilatzen du, indarkeria matxisten adierazpen guztiak gogoratu eta arbuiatu ahal izateko.