Latinoamerikako mugimendu feminista, 1981

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, azaroaren 25a, 1981eko uztailean Bogotan (Kolonbia) egin zen Latinoamerikako eta Karibeko lehen Topaketa Feministan izendatu zen. Topaketa horretan emakumeek etxeko genero indarkeria eta estatu mailako bortxaketa eta sexu jazarpena salatu zituzten, preso politikoek jasandako tortura eta abusuak barne.

Datak Mirabal ahizpen erailketa gogorarazten du. Patria, Minerva eta MarĂ­a Teresa aktibista politikoak 1960ko azaroaren 25ean hil zituzten Dominikar Errepublikan, Rafael Trujillo diktadorearen polizia sekretuaren eskuetan. 1999tik Nazio Batuek ere aitortzen dute eguna.