Hermanas Mirabal fundazioa, 1994
Museo honek Patria, Minerva eta María Teresa Mirabal ahizpen bizitza ekartzen du gogora, eta Rafael Trujillo jeneralaren erregimen militarraren pean (1930-1961) Dominikar Errpublikan ezarritako errepresioaren eta izuaren aurka egin zuten borroka omentzen du. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako historiaren martiritzat hartzen dira, demokrazia, berdintasuna eta askatasuna defendatzeko erakutsi zuten ausardiagatik eta egin zuten borrokagatik. Denboraren poderioz, mundu osoko emakumeei eragiten dien genero-indarkeriaren aurkako borrokaren ikur bihurtu dira. Haien omenez proposatu zen azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egun gisa.
Hermanas Mirabal etxe-museoa Salcedo udalerrian dago. Bertan igaro zituzten Minerva, Patria eta María Teresa ahizpek erail aurreko azken hilabeteak. Argazki, plaka, apaingarri eta osagarri pertsonalen bidez, dominikar diktaduraren aurkako erresistentzian izan zuten rolagatik heroi nazionaltzat hartzen diren hiru ahizpen bizitza kontatzen da. 2007an Salcedo probintziaren izena, Dominikar Errepublikako 32 probintzietako bat, Hermanas Mirabal izenagatik aldatu zen.