Colectiva SJF, 2020

2020ko martxoaren 8an SJF kolektiboak ekintza bat bultzatu zuen Mexikoko feminizidioaren biktimen omenez. Mexiko Hiriko Zokaloan 2016tik 2020ko martxoaren 8ra bitarte feminizidioen biktima izan diren emakumeen izenak margotu zituzten.

Proposamen horrek eskatzen du 3.200 emakume baino gehiagoren izenak ez ahaztea eta gertatzen ari denaren gogorapena izatea. SJF kolektiboak esaten zuen bezala: “Falta zaizkigun guztiak izendatzen ditugu, gaur gurekin kalera atera ezin direnak, indarkeria patriarkalak kendu zizkigunak. Guztiek dute izena, aurpegia, historia; eta gaur haien izenak justiziaren aldarrikapena dira”.