3izkai, 2020
“Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara” ekimenaren asmoa da emakumeen memoria berpiztea, gogoratzea eta zer gertatu zen aditzera ematea, gure gizarteak kontzientzia hartzeko helburuarekin, halakorik berriro gertatu ez dadin.
Emakumeek bizitakoaren ikerketak aztertzen du II. Errepublika garaian hasi eta Bilboranzko faxisten gerrako ibilbidea.
Gerra garaileek egindako basakeriak isilarazi dira iragandako 40 diktadura urtean. Ankerkeria haien artean, emakumeen bortxaketak ere izan ziren, militar matxinatuek izua zabaltzeko erabilitako estrategia. Baina emakumeenganako erasoak alde errepublikanotik ere izan ziren, garaiko gizarte matxistaren isla.
Herri bakoitzeko kontaketak sortuko dira emakume protagonisten elkarrizketetatik jasotako bizipenetatik eta ikerketa historiko baten ondoren. EMIA37 ekimenak izan nahi du garaiaren birsortze historiko sinesgarri bat, herriz herri pertsonaia fikziozkoen bitartez.
Liburu honetan aurkituko dituzu gaur arte ekimenenaren baitan egindako lana, ikerketa prozesua eta sortze lanaren azalpena.