Mugarik Gaberen podcasta.
Mugarik Gaben indarkeria matxistak salatu eta desagerrarazteko lanean dihardugu.
Oraingoan, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak babestutako “KORAPILATUAK: Indarkeria matxistatik biziraun duten elkarteen narratibak” podcasten bidez ikasitakoa zabaldu nahi dugu.
Biziraun duten emakumeen hiru euskal elkarteren historia aurkezten dizuegu. Elkarteok, komunean indarkeria matxistek beren gorputzetan nola eragin duten izateaz gain, baita, bizirauteko, eusteko eta guztiontzako bizigarriagoak eta idarkeria matxistarik gabeko jendarteak eraikitzeko antolatzearen apustua ere badute.
Kolektibo hauetako emakumeek beren historia, hastapenak, helburuak, eskaerak eta ametsak kontatu zizkiguten, jendarteak ahots horiek entzun ditzan, euren ontakizuna kontatzeko biziraun duten emakume-elkarteen protagonismoa aldarrikatzeko, berauei sinesgarritasuna emateko eta emakume guztientzat indarkeria matxistarik gabeko bizitza desiratua lortzeko duten rol aktiboa ere.
Haien ahotsak jaso nahi izan ditugu, haien historiak kontatu dizkiguten bezala, bakoitzarena eta guztiena, banakako bizipenez osatutako euren elkarteen historia kolektiboak eginez.
Hemen aurkezten dizkizuegu Bizitu, Goizargi emakumeak eta Debagoienako Guerreras narratiben podcastak:
1. Biziraun duten emakume-elkarteen narratibak: beharrak eta estrategiak.
2.Biziraun duten emakume-elkarteen narratibak: laguntza, zaintza eta aktibismoa.
3.Biziraun duten emakume-elkarteen narratibak: indarkeria matxistarik gabeko bizitza baterako eskaerak eta ametsak.