Fernando Raúl Álvarez, 2015

“No recuerdo a nadie que se haya sentado y me haya dicho: che, contame”. (“Ez dut inor gogoratzen eseri eta esan didanik: aizu, kontaidazu”.) Hori da dokumentalaren trailerrari hasiera ematen dion esaldia, gutxitan aipatzen den gai bat azalarazten duena, Argentinako azken diktadura zibiko-militarrarena, hain zuzen.

Ikerketa lan, film, eleberri eta biografia ugari egin diren arren, garai hartan Estatuak egindako krimenei buruz hain kontzientziatuta dagoen gizartea izateko, emakumeen aurkako indarkeria nabarmen isilarazi da.

Era berean, lanak ere jasotzen du nola eragiten zuen errepresiogileek emakumeen gainean zuten ikuskerak errepresio-zentroetan hauek zigortzeko moduan; izan ere, emakume izateagatik ezarritako rola bete ez izana leporatzen zieten.