Red Ribbon Skirt Society, 2019
Estatu Batuetako Sioux Lakota komunitate indigenako emakumeek osatze, otoitz eta oroimenerako Zentroa sortu zuten, XIX. mendearen amaieratik zortzi erreserben barruan eta kanpoan bizi diren lakota biztanleriaren eraildako eta desagertutako milaka emakume indigenak oroitzeko. Lakota biktimen senitartekoek maite dituzten pertsonak oroitzeko herrialde osoko gune bakarra da.
Zentroa, belar sortekin, argazkiekin eta emakume bakoitza irudikatzen duten soineko gorriekin apainduta dago. Gorriak, hori baita espirituek kosmobisio lakotaren arabera ikus dezaketen kolore bakarra.
Aldi berean, ez dira gutxi dagozkion ikerketak egiteko orduan agertzen diren oztopoak. Legez, biktimak gutxienez %25eko odol lakota badu, kasua ikertzeko eskumena justizia lakotarrak, tokiko agintariek eta federalek partekatutako eskumena da. Ikerketen banaketa honek nabarmen moteltzen ditu justizia egiteko eta emakume biktimak edota indarkeria-ekintzen arduradunak non dauden zehazteko ahaleginak. Gertaera horien zigorgabetasunaren ondorioetako bat da lakotar komunitateetako emakumeak pertsonen salerosketa-talde edo indarkeriazko krimenen aurrean talde zaugarria direla. Erreserba horietako batean, adibidez, emakumeen %90ek indarkeria matxista jasaten du, eta ez dago harrera-zentrorik.
Lotsa, isolamendua eta errua dira emakumeak salaketak egitetik aldentzen dituzten faktoreak. Hortaz, zentroa indarkeria matxista jasaten duten pertsonak babesteko eta indarkeriaren eta isiltasunaren zirkulua hausteko bidean laguntzeko lekua ere bada.
Batez ere, toki honek biktimen senideei aukera ematen die emakume hauek non dauden jakiteko borrokan elkar babesteko. Aldi berean, emakume guzti hauek presente izaten jarraiktzeko gunea ere da, emakumeen aurkako desagertze eta krimenen gorakadari buruzko arreta publikoa erakartzea helburu duena.