Nazioartekoa: Beltzez jantzitako Emakumeen bijiliak

2021-12-16T10:45:08+01:0023 ekaina 2021|Ekimenak, Ekintza sinbolikoak|

Ekimena ikusi Beltzez jantzitako emakumeak, 1988. urtetik Ibilbide luzea egin du gerraren aurkako emakumeen nazioarteko mugimendu bakezale eta feminista honek, mundu osoko gatazka armatuekin lotutako bidegabekeriak salatzen. Mugimenduaren estrategietako bat bijiliak izan dira, pertsona baten edo gehiagoren  indarkeriarik gabeko agerraldiak, normalean beltzez jantzita [...]

Euskal Herria: Emeek Emana

2021-06-22T13:06:32+02:0022 ekaina 2021|Ekimenak, Ekintza sinbolikoak|

Ekimena ikusi Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2018 “Memoria historikoa emakumeen ikuspegitik, Emeek Emana” argazki erakusketa. 63 erretratu biltzen ditu, zeintzuetan islatzen den 1936tik aurrera emakumeek testuinguru historikoan izandako rol aktiboa. Gudu-zelaiaren, erbestearen, torturaren, kartzelaren eta errepresioaren inguruko narrazioak eta bizipenak. Intxorta 1937 Kultur [...]

Nazioartekoa : Zapata Gorriak

2021-06-03T12:05:31+02:003 ekaina 2021|Ekimenak, Ekintza sinbolikoak|

Ekimena ikusi Elina Chauvet, 2009 “Zapata gorriak arte eta oroimen kolektiboa elkartzea da”. Elina Chauvet Zapata Gorriak Arte Publikoaren* instalazio bat da eta Elina Chauvet* ikus-artista mexikarraren artelana. Zapatak desagertze baten testigantza irudikatzen du jantzi baten bitartez. […]

Guatemala: Memoria jaialdiak.

2020-06-01T11:04:19+02:001 ekaina 2020|Ekimenak, Ekintza sinbolikoak|

Ekimena ikusi Actoras de Cambio, 2008, 2011, 2015, 2018. Jaialdi hauen helburua da biziraun duten emakumeek beraien buruekin eta beste emakume batzuekin topo eginez, elkar osatzeko eta jendartea eraldatzeko aukerak ospatzea. Artearen, konexio energetikoaren eta hitzaren bitartez bortxaketen kausa eta ondorioen memoriari ekarpena egitea, baita beraien buruak [...]

Argentina: Ser mujeres en la ESMA, testimonios para volver a mirar.

2020-06-19T10:54:56+02:003 maiatza 2020|Ekimenak, Ekintza sinbolikoak|

Ekimena ikusi Museo Sitio de La Memoria ESMA, 2019 Ser Mujeres en la ESMA, testimonios para volver a mirar biziraun duten emakumeen testigantza judizialetan oinarritutako erakusketa bat da, ESMA (Detentzio, tortura eta hilketarako isilpeko zentroa) deritzon gunean gauzatutako indarkeria matxista eta askotariko sexu [...]

Euskal Herria: “Nik sinisten dizut. Emakumeen Egia Aitortu” ekitaldi politikoa.

2020-07-01T12:31:13+02:003 maiatza 2020|Ekimenak, Ekintza sinbolikoak, Kategoria gabe|

Ekimena ikusi Foro Sozialeko Genero Lantaldea, 2017. 2017ko Urriaren 8an, Solokoetxen (Bilbo), “Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut” izeneko ekintza publikoa ospatu zen, non esparru desberdinetako emakumeek beraiek jasandako erasoen testigantza eman eta elkarren esperientziak entzun zituzten. Horrela, modu sinboliko batean bizipen hauen errekonozimendu kolektibo bat gauzatu [...]

Valencia: “Jo sóc. Memòria de les rapades” erakusketa.

2020-07-01T12:06:19+02:003 maiatza 2020|Ekimenak, Ekintza sinbolikoak|

Ekimena ikusi Art al Quadrat, 2018. Proiektu honek “las rapadas” deritzen emakumeei omenaldia egiten die, beraien jarrera liberal edota ideia politikoengatik frankismoak errepresaliatutako emakumeak. Ilea moztea jasaten zituzten irainetako bat baino ez zen. Bizilagunak baliatzen zituzten hauen tratu txar eta umiliaziorako. […]

Go to Top