Nazioartekoa: “Remember our sisters everywhere” ekimeneko emakumeen oroimenezko mapa

2020-05-05T11:17:50+02:002 maiatza 2020|Ekimenak, Webgune eta sareak|

Ekimena ikusi Remember Our Sisters Everywhere, 2013. Mapa honek indarkeria matxistaeren biktima izan diren emakumeen memoriarako mundu osoko gune eta ekimenak jasotzen ditu, indarkeria matxistaeren aitortza eta prebentziorako ariketa gisa.

Euskal Herria: “Volar”.

2020-06-19T11:01:56+02:002 maiatza 2020|Dokumentalak , Ekimenak|

Ekimena ikusi  Emakunde, 2017. Bertha Gaztelumendik zuzendutako filma. Iraganean genero-indarkeria bizi izan duten bederatzi emakumek asteburu bat elkarrekin emango dute landa-eremuan, eguneroko bizitzatik urrun. Askotariko adinak eta lanbideak dituzten emakumeak badira ere, gai dira hitzen beharrik gabe elkar ulertzeko. […]

Latinoamerika: Latinoamerika eta Karibeko Memoria Lekuetako Sarea

2020-05-02T19:38:02+02:0013 abendua 2018|Ekimenak|

Ikusi ekimena Lurraldean iragan gertuan gertatutako giza eskubideen urraketa larrien eta erresistentzien inguruko memoria kolektiboen berreskuratze eta eraiketan lan egiten duten lekuen sarea da. Estatu-terrorismo garaiak, barne gatazka armatuak eta inpunitate maila altuko garaiak besteak beste. Demokrazia sustatu eta ez errepikatzearen bermea du helburu. [...]

Alemania: “Ravensbrück-eko Emakumeak” memoriala.

2020-06-19T11:04:35+02:0013 abendua 2018|Ekimenak, Memoriaren tokiak|

Ekimena ikusi Ravensbrück-eko Emakumeen Kontzentrazio esparruaren batzordea, 1975. 1938 eta 1945 bitartean, 132.000 emakume baino gehiago Ravensbrück-eko emakumeentzako kontzentrazio-esparruan barneratuak izan ziren, Berlinetik 80 bat kilometrotara. Emakume horietatik 90.000ak ez zuten biziraun. Gaur egun, Ravensbrükeko kontzentrazio-esparrua museo eta memorial bat da. […]

Txile: Emakume Biktimei Oroigarria.

2020-06-19T11:06:44+02:0013 abendua 2018|Ekimenak, Memoriaren tokiak|

Ekimena ikusi Emakumeak Orimenean Komitea, 2006. Txilen 1992an emakume talde bat bildu zen espazio bat babesteko asmoz, eta bertan, menderatzea lortu ez zuen guztia suntsitu nahi izan zuen diktadura militarraren errepresioari aurre egion zioten emakume guztien ohorean, obra bat eraikitzea.

Kolonbia: Memoria Historikoko Egoitza Nazionala

2018-12-13T10:10:25+01:0013 abendua 2018|Ekimenak|

Ikusi ekimena Ordaintza integrala egin, eta biktimek zein jendarteak bere osotasunean egiarako eskubidea sustatu, halaber, kolonbiar gatazka armatuaren testuinguruan gertatutako bortxaketen Estatuko memoriari lagundu, bakea, demokratizazioa eta adiskidetzea eraikitzeko etorkizun baterako bidean.

Kolonbia: “La Revolución Pacífica” Iraultza Baketsua.

2020-06-29T10:41:31+02:0013 abendua 2018|Dokumentalak , Ekimenak|

Ekimena ikusi Cine Mujer - Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko Genero Ikasketen Eskola, 2002. Dokumentala, 1920tik gaur egunera emakumeen historiaren haste-bidaia da, emakumeen eskubide zibil eta politikoak lortzeko borrokaren gertaera eta ekintza politiko nabarmenenak berreskuratuz. Ikus-entzunezko memoriatik ezezagunak diren alderdi batzuk eta emakumeen historia Kolonbian berreskuratzen ditu, politikan [...]

Andalucía :: «Recuperando la memoria» La Mujeres en la II República

2021-05-31T13:07:10+02:0013 abendua 2018|Dokumentalak |

Frankismoko biktimentzako Egia, Justizia eta Ordaintza eskatzea helburua duen Andaluziako Memoria Historiko eta Justiziarako Elkarteko (AMHYJA siglak gazteleraz) irratsaioa. Frankismoko biktimei euren sentimenduak eta aldarrikapenak adierazteko plataforma bat errazten zaie. Nahi dena da frankismoko biktimentzako memoria historikoko mugimenduko helburu nagusiak: egia, justizia eta ordaintza, ez daitezela bakarrik [...]

Guatemala: Tejidos que lleva el Alma

2021-12-16T17:53:00+01:0013 abendua 2018|Ekimenak, Ikerketak|

Ekimena ikusi Actoras de Cambio, 2011. Gatazka armatuaren garaian bortxaketa sexuala biziraun duten emakume maien memoria jasotzen duen ikerketa da. Gorputzetik pasatzen diren min eta osatze prozesuez hitz egiten du, banakako istorioetatik hasiz agerian utzitako botere femeninoaren eraikuntza kolektiboetara integratuz; giltzapean gordetako memoria [...]

Kolonbia: Sin memoria me-moría, se morían.

2020-05-05T11:32:40+02:0013 abendua 2018|Ekimenak, Ikerketak|

Ekimena ikusi Corporación para la Vida Mujeres que Crean, 2012. 4 bizitza-istorio, ikerketa txostena. Emakumeak eta indarkeria Medellinen 1988 eta 2008 tartean gatazka soziopolitiko armatuaren testuinguruan bizitakoa. Emakumeengan gatazkak sortutako banakako zein ondorio kolektiboak agerian jarri nahi ditu, emakumeen ekintza politikoa indartzeko, euren eskubideen exijitzeko daramaten ekintzak [...]

Go to Top