Memoriaren tokiak2020-05-03T19:35:12+02:00

Webgune eta Sareak

Dokumentalak

Ikerketak

Memoriaren tokiak

Ekintza sinbolikoak

Txile: ‘Camarín de mujeres’ (Emakumeen gelatxoa)

Estadio Nacional Memoria Nacional Ex Prisioneros Politicos korporazioa, 2019

‘Camarín de mujeres’ edo emakumeen gelatxoa Txileko estadio nazionaleko ganbera bat da, non 1.200 emakume baino gehiago atxilotu zituzten 1973ko irailean estatu-kolpea eman osteko lehen egunetan. (gehiago…)

Sevilla: Ana Orantes kalea

Sevillako Udala, 2019

Berdintasunaren aldeko Gizonen Sareak sustatutako sinadura bilketa baten ondoren, Sevillako Udalak Ana Orantes izena jarri zion etorbide bati. Emakume hau indarkeria matxistaren aurkako borrokaren ikur bihurtu zen 1997an, bere kasua telebista saio batean salatzeko izan zuen balentriagatik eta egun gutxira bikotekide ohiak hil zuelako. (gehiago…)

Nazioartekoa: Azaroak 25 “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna”

Latinoamerikako mugimendu feminista, 1981

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, azaroaren 25a, 1981eko uztailean Bogotan (Kolonbia) egin zen Latinoamerikako eta Karibeko lehen Topaketa Feministan izendatu zen. Topaketa horretan emakumeek etxeko genero indarkeria eta estatu mailako bortxaketa eta sexu jazarpena salatu zituzten, preso politikoek jasandako tortura eta abusuak barne. (gehiago…)

Bilbo: Emakumeen Azaroaren 25eko Plaza

Bilboko Udala, 2012

2012an izendatu zen plaza, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna gogoratzeko, azaroaren 25a, hain zuzen. Egun hau 1981eko uztailean Bogotan (Kolonbia) egin zen Latinoamerikako eta Karibeko lehen Topaketa Feministan ezarri zen. Datak Mirabal ahizpen erailketa gogorarazten du. Patria, Minerva eta María Teresa aktibista politikoak 1960ko azaroaren 25ean hil zituzten Dominikar Errepublikan, Rafael Trujillo diktadorearen polizia sekretuaren eskuetan. (gehiago…)

Uruguai: “La resistencia”, Diktadura militarreko preso politikoen omenezko horma-irudia.

Colecivo Licuado, 2019

Montevideoko espazio publikoak berpiztea helburu duen Hiriko Artearen Wang Jaialdiaren bigarren edizioan parte hartu zuen Licuado kolektiboak. 1968. eta 1977. urteen artean Uruguain preso politikoak espetxeratzeko erabili zen Migueleteko kartzelako horma bat margotu zuen talde honek, bertan giltzapetuta egon ziren emakumeak omentzeko. (gehiago…)

Go to Top