Sudanetik datorren 24 urteko lesbiana gaztea. Txikitan ablazioa egin zieten berari eta ahizpari. Familia musulman praktikatzaile zorrotz batetik dator. Bere hiritik ihes egin zuen sexu-orientazioagatik eta familiaren balio erlijiosoekin bat ez zetorrelako. Ihes egin aurretik, bere osabaren sexu-abusua pairatu zuen. Halaber, osabak hiru urtez giltzapetu zuen belorik jantzi nahi ez zuelako.
Hiritik irteterakoan Sudango hiriburura joan zen, eta bertan Holandako aireportura eraman zuen norbait ezagutu zuen. Urtebetez bizi izan zen han, poliziak atxilotu eta Madrilera bidali zuten arte; bertan asiloa eskatu zuen sexu-orientazioagatik. Valentziako Errefuxiatuen Arreta Zentrora bidali zuten, eta ondoren emakume etorkinentzako babes-etxe batera joan zen. Babes-etxetik irtetea lortu zuen Cuencan barne-langile aritzeko lanpostua topatu zuenean, adineko pertsona bat zaintzeko. Maiz joaten da Gurutze Gorrira —bertan bere egoeraren jarraipena egiten dute—, eta baita lesbiana, gay, transexual eta bisexualen Lambda kolektibora ere.