21. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Nazioarteko instantzia batek (CEDAW) Espainiako Estatua genero-indarkeriagatik zigortu duen lehenengo kasua

2018-12-13T12:42:03+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Genero-indarkeria bikotekidearen testuinguruan. Bikotekide ohiak bikotearen 7 urteko alaba erailtzea. Kasu honen ondorioz, 2014an CEDAWren batzordeak lehen zigorra ezarri zion Espainiari genero-indarkeriagatik. Haren arabera, eskatzailearen eta alabaren (eraila) eskubideak urratu ziren, Espainiako Estatuaren jarreraren ondorioz. Zigorrarren bidez hainbat aholku egin zitzaizkion estatuari. Estatuak ez ditu aholkuok bete, lotesleak ez direla [...]

13. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria ekonomikoa eta sexuala, babes falta etorkin izateagatik

2018-12-13T12:40:16+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

52 urteko emakumea, jatorriz errusiarra. Hiri bateko jatetxe batean lana topatu zuen, sukaldari-laguntzaile. Jatetxearen jabeak langile guztiak legez kanpoko egoeran zituen. Emakumeari 300 euro ordaintzen zizkion hilero, egunero 10 orduz lan egiteagatik, atseden-egunik gabe. Gainera, jabeak sexu-harremanak izan nahi zituen emakumearekin, hark beti ezetz esan arren. Lan-esplotazio eta sexu-jazarpen egoera [...]

12. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Indarkeria ekonomikoa emakume nekazarien aurka

2018-12-13T12:39:03+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

“Cabras Montesas” (basahuntzak) taldeko emakumea; Landako Langileen Sindikatuaren (SOC) inguruan antolatutako Jaengo emakume talde bat. 1979an Andaluziako emakume jornalariak lan komunitariorako eskubidearen alde borrokatu ziren. Nahiz eta emakume jornalariek gizonezkoen baldintza berberak bete, ez zuten lan komunitariorako eskubiderik, emakume izateagatik. Emakume jornalari talde honek erabaki zuen inposatutako mugak haustea, eta [...]

11. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria fisikoa, soziala eta ekonomikoa emakume transexualen aurka

2018-12-13T12:38:06+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Emakume transexuala, sexu-langilea eta seropositiboa. Hori dela eta, indarkeria fisiko, sozial eta ekonomikoak pairatu zituen. Valentzian bizi zen haurtzarotik. Nerabezaroan etxetik joan zen bizitza independentea bizitzeko, familiaren etxean ezin zuelako bere sexu-nortasuna garatu. Ahal izan zuen moduan biziraun zuen: zailtasun ekonomiko handiekin, okupatutako etxeetan bizitzen eta ikuskizunetan zein prostituzioan lan [...]

10. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Ablazioa, bahiketa eta sexu-indarkeria, sexu-orientazioagatiko jazarpena

2018-12-13T12:37:18+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Sudanetik datorren 24 urteko lesbiana gaztea. Txikitan ablazioa egin zieten berari eta ahizpari. Familia musulman praktikatzaile zorrotz batetik dator. Bere hiritik ihes egin zuen sexu-orientazioagatik eta familiaren balio erlijiosoekin bat ez zetorrelako. Ihes egin aurretik, bere osabaren sexu-abusua pairatu zuen. Halaber, osabak hiru urtez giltzapetu zuen belorik jantzi nahi ez [...]

28. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Lekualdatze behartua, presa baten eraikuntzarengatik

2018-12-13T12:36:35+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Emakumea, 65 urte, ile-apaintzailea. Kasu honek hainbat emakumeri eragin zien. Frankismo garaian, XX. mendearen erdialdean, Aragoi Garaiko Janovas herrian lurren desjabetzeari ekin zioten, presa bat eraikitzeko. Iberduero (gaur egungo Endesa) zen kontzesiodun enpresa. Kalkuluen arabera, 300 familiak bizilekuz aldatu behar izan zuten derrigor, eta Iberduerok etxeak dinamitaz lehertarazi zituen inor [...]

Go to Top