Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkartea, 2021
Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran Espainian, Italian, Frantzian eta Alemanian emakumeek erresistentzia-agente gisa izan zuten papera ezagutarazteko erakusketa ibiltaria. Borrokalari antifaxisten ekarpena du ardatz: milizianoak, politikariak, atzeraguardiako langileak, boluntarioak, gerrillariak, manifestariak, errepresaliatuak, deportatuakā¦ Erakusketa honen jomuga dira nola euren ekintza kontzienteenak, hala askatasunaren eta antifaxismoaren aldeko borrokan laguntzeko balio izan zuten keinu txikiak. Helburua da euren oroimenari justizia egitea eta ikusleari haien ekintzek izan zuten garrantziaren ikuspegi orokorra ematea. Horretarako, Espainiako Gerra Zibilean eta Bigarren Mundu Gerran emakumeek faxismoaren aurkako borrokan izandako erresistentzian oinarritutako ibilbide dokumental eta fotografikoa baliatzen da, Espainiako erresistentzia Frantziakoarekin, Italiakoarekin eta Alemaniakoarekin lotzen duena.