Ruth Juan, 2021.
Artea indarkeria matxistaren biktima eta biziraun dutenei aitortza sozial eta publikoaren adierazpide gisa erabiliz, eta haren irismen eta larritasunaz kontzientziatzeko asmoz, Bilboko Udaleko Berdintasun Arloak Ruth Juan (junitamakina) artistarengana jo zuen Bilboko Mesedeetako Kaian mural bat egiteko.
Proiektu honek indarkeria-mota desberdinak adierazten ditu, sotilenetik basatienera, baita iluntasun handienean dauden, handik irtetea lortzen duten eta berriro jaiotzen diren emakumeak ere. Emakumeak, ahalduntzea, sororitatea eta askatasunaren bilaketa ditu ardatz. Egiturazko indarkeria sorrarazten duen patriarkatuaren eredu matxistaren kritika eta salaketa da.
Murala, Bizitu Elkarteak erraztutako partaidetza-prozesu baten bidez indarkeriaren biktima diren emakumeekin batera pentsatu zen. Hala, indarkeriatik biziraun duten hainbat emakumek beren ahotsa eskaini zuten eta euren esperientzia pertsonalak partekatu zituzten, errealitate desberdinak islatuko zituen diseinua ortzeko.