Emakume gaztea. 16 urterekin bi gizon armatuk bortxatu zuten. Ondorioz, haurdun geratu zen, eta ez zuen arreta egokirik jaso haurdunaldia eteteko asmoa adierazi zezan ere. Bortxaketaz eta haurdunaldiaz gain, bizileku zuen herritik joan behar izan zuen, gertatutakoa salatzen saiatzeagatik mehatxatuta zegoelako.
Bortxatua izan, bizilekuz aldatu eta semea jaio ostean, inposatutako amatasuna onartu behar izan zuen; ez bere aurkako bortizkeriarengatik soilik, ezpada erakundeen jarrera okerrarengatik ere. Horri ere gehitu behar zaizkio amaren balioak eta erlijio-sinesmenak. Bere ama zen haurdunaldia eteteko baimena eman zezakeen bakarra, baina ez zuen egin.