“Cabras Montesas” (basahuntzak) taldeko emakumea; Landako Langileen Sindikatuaren (SOC) inguruan antolatutako Jaengo emakume talde bat. 1979an Andaluziako emakume jornalariak lan komunitariorako eskubidearen alde borrokatu ziren.
Nahiz eta emakume jornalariek gizonezkoen baldintza berberak bete, ez zuten lan komunitariorako eskubiderik, emakume izateagatik. Emakume jornalari talde honek erabaki zuen inposatutako mugak haustea, eta eskubide osoko langile gisa aitortzen edo errespetatzen ez zituzten espazio batean geratzea. Estatuaren indarkeria ekonomiko horri gehitu behar zaio nagusien indarkeria psikologikoa (irainak, botere-abusua eta lan gogorragoak inposatzea) langileak kikiltzeko metodo gisa. Ahalegin handiaz eta ekinaren ekinez, emakumeek beren eskubideak lortu zituzten.