23 urteko emakumea. Gaur egun genero-programaren arduraduna da gizon-emakumeentzako formakuntza feminista eskaintzen duen eskola batean. Bere eskolan garbitzaile lan egiten zuen bere amak ere; 7 urterekin eskola horretako zuzendariak sexu-abusuak egin eta bortxatu zuen. Orduan ez zuen ezer esan. 11 urte geroago kontatu zuen ordea, gizon berak bere ahizpa bortxatu zuela jakin zuenean.
Bortxaketen ondorioz, ahizpa haurdun geratu zen. Salaketa egitea erabaki zuten biek, baina protagonistak ezin izan zuen delituak preskribatu zelako. Erasotzaileak ihes egin zuen bere aurka zigor-arloko prozedura hasi zenean. Ahizpak abortatzea pentsatu zuten, baina ez zuten aukerarik izan. Izan ere, Guatemalan abortua debekatuta dago, edozein eratan dela ere. Ahizpa haurraz erditu zen.