27. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Sexu-indarkeria gatazka armatuaren testuinguruan

2018-12-13T12:54:00+01:0013 abendua 2018|Guatemala|

56 urteko emakumea. Ezkonduta dago eta bost seme-alaba ditu. Hainbat lanpostu izan ditu (animaliak zaintzen, taloak egiten, etab.). Gerra garaian, 22 urte zituela, armadakoak haren etxera joan ziren gauez eta bere aitari gerrillari izatea leporatu zioten. Hori baino lehen, aitak etxetik ihes egitea lortu zuen. Soldadu batek emakumea bortxatu zuen. [...]

18. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Feminizidioa bikotekide ohiaren aldetik

2018-12-13T12:53:00+01:0013 abendua 2018|Guatemala|

Mindy Rodas 23 urte zituela erail zuten. Gaur egun, oraindik ez da gertatutakoagatik justiziarik egin. Mindyk bikotekide ohia salatu zuen, Eswin Esteban Lopez Bran, etengabe erasotzen ziolako. Lopez Bran beste emakume batekin joan zen. Behin, Mindy engainatu eta ibai batera eraman zuen; bertan sastakatu eta aurpegia desitxuratu zion. Mindy ospitalean [...]

17. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Multinazionalen aurkako jarreragatik jazartzea

2018-12-13T12:52:20+01:0013 abendua 2018|Guatemala|

55 urteko emakumea, ezkondua. Alaba bat dauka. Bere herriko jendeak urteak daramatza enpresa hidroelektriko baten instalazioaren aurka daudelako entzun ditzaten saiatzen. 2006an komunitate-galdeketa bat egin zuten; gehiengoak esan zuen ez zuela erauzte-proiekturik nahi. Emakumea herri-eskaera horren bozeramalea zen, eta ondorioz, Fiskaltzak atzemate-agindua eman zuen haren aurka, herriko alkate ohiak egin [...]

16. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Sexu-indarkeria, etengabeko indarkeriaren testuinguruan

2018-12-13T12:51:28+01:0013 abendua 2018|Guatemala|

23 urteko emakumea. Gaur egun genero-programaren arduraduna da gizon-emakumeentzako formakuntza feminista eskaintzen duen eskola batean. Bere eskolan garbitzaile lan egiten zuen bere amak ere; 7 urterekin eskola horretako zuzendariak sexu-abusuak egin eta bortxatu zuen. Orduan ez zuen ezer esan. 11 urte geroago kontatu zuen ordea, gizon berak bere ahizpa bortxatu [...]

Go to Top