Mindy Rodas 23 urte zituela erail zuten. Gaur egun, oraindik ez da gertatutakoagatik justiziarik egin. Mindyk bikotekide ohia salatu zuen, Eswin Esteban Lopez Bran, etengabe erasotzen ziolako. Lopez Bran beste emakume batekin joan zen. Behin, Mindy engainatu eta ibai batera eraman zuen; bertan sastakatu eta aurpegia desitxuratu zion. Mindy ospitalean egon zen hiru hilabetez, zauriak sendatu bitartean.
Erasotzailea espetxean egon zen, baina azkenean epaileak zauriak “arinak” zirela ebatzi zuen. Ondorioz, Mindyren bikotekide ohiak bermepeko askatasuna lortu zuen. Mindy Mexikora joan zen, aurpegia berregin ziezaioten. Ondoren, Guatemalara itzuli zen. Denbora igarota, desagertu egin zen. Ama bila ibili zen, eta hiriburuko gorputegi batean aurkitu zuen. Hildako beste emakume baten ondoan aurkitu zuten. Mindyren amak alabari gertatutakoagatik justizia egitea espero du. Mindy Rodasen kasua herrialde osoan egin ezagutu zen, eta gertaera hutsaz harago iritsi zen. Hala ere, Guatemalako Estatua ez zen Mindy babesteko gai izan.