M22 urteko emakumea. Lau urte daramatza espetxean. 30 urteko espetxe zigorra dauka, hilketa leporatuta. Haurdunaldiaren bederatzigarren hilabetean etxean bakarrik zegoen, etxeko lanak egiten eta harrikoa egiten. Lurra bustita zegoen eta xaboi hondarrak zituen; irristatu eta lurrera erori zen. Konortea galdu zuen. Amak aurkitu zuen eta ospitalera eraman zuen. Kolpeak abortua eragin zion.

Bere onera itzuli zenean, ez zen gertatutakoaz gogoratzen. Osasun-langileek bere egoera larria zela esan zioten; bi legratu eta odol-transfusioak egin zizkioten, odola galdu zuelako. Ez zekien zer gertatu zitzaion haurrari. Ospitaleko medikuek salatu zuten abortatzeagatik, eta ospitaleko ohera lotu zuten eskuburdinekin. Ikerketa bereziki gogorra izan zen, bereziki ankerra emakumeari errua egoztean. Garrantzitsua izan zen familiak jaioberria amarengana ez eramatea. Horren ordez, hilda ikusi zutenean, etxe ondoko patioan ehorztea erabaki zuten. Jaioberriaren autopsiaren arabera, ama erortzean garezur-haustura izan zuen.

Emakumeari errua egozteko argudioen artean, haurraren aita nor zen zalantzan jarri zuten. Azkenik, 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Familiak epaiaren aurka gora jo zuen, baina zigor-arloko kamerak epaia berretsi zuen, eta kasazio-errekurtsoaren aurrean, Justizia Auzitegi Goreneko zigor-arloko salak zigorra berretsi zuen.