24. B-I: Abortatzeagatik zigortzea. Abortatzeagatik espetxeratutako emakumea

2018-12-13T12:27:19+01:0013 abendua 2018|El Salvador|

M22 urteko emakumea. Lau urte daramatza espetxean. 30 urteko espetxe zigorra dauka, hilketa leporatuta. Haurdunaldiaren bederatzigarren hilabetean etxean bakarrik zegoen, etxeko lanak egiten eta harrikoa egiten. Lurra bustita zegoen eta xaboi hondarrak zituen; irristatu eta lurrera erori zen. Konortea galdu zuen. Amak aurkitu zuen eta ospitalera eraman zuen. Kolpeak abortua [...]

5. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Sexu-indarkeria talde antolatuen aldetik (marak)

2018-12-13T12:25:14+01:0013 abendua 2018|El Salvador|

27 urteko emakumea, etxeko lan ez-ordainduan aritzen da, lau seme-alaba ditu eta bikotekidea du gaur egun. Amak txikitan abandonatu zuen, eta 12 urte zituela ahizpa nagusiak eskola eta aitaren etxea utz zitzan estutu zuen etengabe. Ahizpak bere semea zaintzera behartu zuen, etengabe jo eta mespretxatzen zuen, eta bakartu egin zuen, [...]

4. B-I: Abortatzeagatik zigortzea. “Las 17” (17ak) taldearen kasua

2018-12-13T12:23:26+01:0013 abendua 2018|El Salvador|

21 urteko neska gaztea, unibertsitateko ikaslea. Gaur egun bere mutil-lagunarekin bizi da. Argi zuen ez zuela seme-alabarik izan nahi. Haurdun geratu zenean, haurdunaldia etetea erabaki zuen eskura izan zituen metodoen bidez. Ustez hilekoa zen etengabeko odol jario bat zela eta, hiriburuko osasun-etxe pribatu batera joan zen bikotekidearekin, kontsulta batera. Bertan [...]

3. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria bikotekidearen aldetik

2018-12-13T12:21:21+01:0013 abendua 2018|El Salvador|

40 urteko emakumea, banandua. Erizaina da, lan egonkorra eta bi seme-alaba nerabe ditu. Mota askotako indarkeria pairatu du sistematikoki —bortxaketa barne— baita ezkontza baino lehenagotik ere, bere seme-alaben aita den bikotekide ohiaren aldetik; 10 urtez ezkonduta egon zen harekin. Dibortzio-epaiak ebatzi zuen seme-alabak amaren zaintzapean geratuko zirela, eta bikotekide ohiak [...]

2. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Elikadura-pentsioa ez ordaintzea, aitaren erantzukizun falta

2018-12-13T12:20:33+01:0013 abendua 2018|El Salvador|

50 urteko emakumea, banandua. Ez du soldatapeko lan arauturik eta bi seme-alaba ditu. Bikotekide ohia 54 urteko gizona da, arkitektoa, bere enpresa du eta emakumearen seme-alaben aita da. Banandu zirenean amak lortu zuen haurren zaintza, eta aita ez zen haien hezkuntzaz edo mantenuaz arduratu. Hartara, amak hura salatzea erabaki zuen, [...]

1. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Etxeko langileen lan-esplotazioa

2018-12-13T12:19:35+01:0013 abendua 2018|El Salvador|

55 urteko emakumea, etxeko langilea. Lan-esplotazio baldintzetan bizi da. Lanean etengabeko bazterkeria eta mespretxua pairatu zituen, lan-ordutegi mugagabea zuen (egunean 16 ordu), bere eginkizunekin bat ez zetorren soldata zeukan, eta ez zuen inolako lan saririk edo aitortzarik jasotzen bere lanaren truke. Bat-batean kaleratu zuten, leporatuta etengabe eskatzen zituela baimenak gaixorik [...]

Go to Top