51 urteko emakumea. Estatuak polizia eta armadaren bidez Orion operazioa abiarazi zuen unean, Medellingo 13. komunako liderra zen. Bahitu egin zuten emakume eta gizon birekin batera, eta lursail batean izan zituzten egun batzuetan. Bertan emakumea torturatu eta bortxatu zuten, eta beste bi pertsonak bere aurrean erail zituzten. Emakumea bizirik atera zen. Geroago, erailtzen saiatu ziren. Auzotik alde egin behar izan zuen, etengabeko jazarpena eta beldurra zirela eta.
Ospitale psikiatriko batean sartu zuten urtebetez. Horren ostean, asko kostatu zitzaion kalera berriz ateratzea eta bere hirira itzultzea, eta ezin izan du 13. komunara itzuli. Emakume elkarte batean sartzea erabaki zuen; orduan hasi zen indarberritzen.