20 urteko gaztea, umetatik indarkeria bizi izan du, familia barneko kontuetatik hasita. 14 urterekin, eskolatik etxera bidean, hiru gizonek bortxatu zuten. Horrek ondorio asko izan zituen haren bizitzan, depresioak jo zuen eta bere burua zauritzen hasi zen. Tratu txarren eta erasoen eskema hori errepikatu egin da izan dituen gainerako bikote harremanetan, bere bizitza afektibo eta emozionalaren elementu gisa.

Bere lehen harremanean eraso fisiko, psikologiko eta sexualak pairatu zituen. Bigarren harremanean abortatzera behartu zuten, engainu bidez, eta bere adostasunik gabe, bikotekidearen laguna zen farmazialari batek eman zion txerto baten bidez. Eragindako abortu horrek amorru-, erresumin-, min- eta depresio-aldiak ekarri zizkion, baita autoestimua galtzea ere. Alkohola hartzen hasi zen egunero eta bere burua zaintzeari utzi zion guztiz. Bakarrik pasatutako urte baten ondoren, harreman bat hasi zuen bere semearen aita izango zenarekin. Emakumea haurdun zegoela jakin zuenean, gizonak ez zuen bere aitatasuna onartu eta abandonatu egin zuen. Geroago, harremana hasi zuen egungo bikotekidearekin. Azken honen aldetik ere tratu txar fisikoak, hitzezkoak eta psikologikoak pairatu ditu. Emakumearentzat, erasorik bortitzena eta larriena, bere borondatearen aurka abortatzen behartzea izan zen.