84 urteko emakumea, mestizoa, ezkongabea, ez du seme-alabarik. Etxeko langile aritu zen oso gaztetatik (16 urte inguru zituenetik) Bogotan. 70eko urteetan Medellinera joan zen orduko familia enplegatzailearekin, barneko etxeko langile hasi zen. Eginbeharrak beste bi emakumerekin batera banatzen zituen. Oso goiz jaikitzen zen, goizeko 4:00ak edo 5:00ak inguruan, eta 17 orduko lanaldiak zituen.
70eko urteen bukaeran bera bakarrik geratu zen eginbehar guztien ardurapean. Harrezkero, ez zuen soldatarik jaso eta ez zeukan Gizarte Segurantzarik. Konfinamenduko lan-egoera zuen; ez zioten familiarekin harremanetan jartzen uzten. Bere lan-bizitza ez zen amaitu jubilazio-eskubidea lortzeagatik, baizik eta lana etetea gomendatu ziotelako gaixotasun bat diagnostikatu ostean.