Zer da memoria soziala; egunerokotasuneko, historiako… alderdiekin jendarteak bere buruarekiko egiten duen diskurtsoa. Hauek nolakoak garen, nor garen eta nolakoak izan nahi dugun definitzen dute.
Memoria sozialak berdintasunarekin harremana du, memoria soziala eragile desberdinek direnari buruz egiten dituzten narratibak direlako eta hauek desorekatuak dira talde edo kolektibo desberdinek euren eremuetan eragiteko duten gaitasunaren arabera. Jendarte berdintsuago batek jendarteko kontakizun gehiago onartzen ditu. Kolektibo feministek eta emakumezkoenak baloratu behar dute zein nolako eragina duten eremu hauetan, memoria kolektiboan eragiteko euren gertaera garrantzitsuak eraikitzeko eta kolektibitate osoan jaso daitezen.