2013ko ekainaren 7 eta 8an, Bilbon, “Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia. Vie-na +20, Euskalherria 2013” burutu zen.Auzitegi sinboliko hau elkarte eta gizarte-mugimendu desberdinen ahalegin bateratua izan zen. Desberdintasunetan oinarritutako indarkeria matxistak ikusgarri egin zituen, emakumeen giza-eskubideen urraketa gisa, Euskal Herriko zein Espainiar Estatuko edo Latindar Amerikako testigantzak aurkeztuz; sistema politiko eta judizialak salatu zituen maskulinitatean oinarritutako legeen definizio eta aplikazioan eta ekintza politiko baten bitartez emakumeen sendotze kolektiboari lagundu zion.