2014ko urria eta 2015eko ekaina bitartean lau lurralde-topaketa egin dira: Euskal Herria (Bilbo eta Gasteiz), Katalunia (Bartzelona), Madrilgo Komunitatea (Madril) eta Andaluzia (Malaga). Topaketa hauetan mugimendu sozialek, feministek, instituzioetako teknikariek, indarkeria matxisten esparruan lan egiten duten profesionalek, erakunde sozialek zein GKEE-ek parte hartu dute. Topaketetan indarkeria matxisten egoera aztertu eta informa-zioa partekatu da arreta eta tratamenduaren esparruan, hezkuntza eta prebentzioare-nean, esparru legegilean, eragite politikoarenean zein salaketa eta mobilizazio sozialaren esparruan ditugun zailtasun nagusien diagnostiko bateratu bat egiteko helburuarekin. Era berean, hobekuntzarako zein eragite bateratu baterako lehen balizko proposamenak mahai-gaineratu dira (salaketak, elkartrukea, artikulazioa…)
Entrevistas realizadas a varias de las ponentes: