Tania Merelas, 2017
Indarkeria matxistek lotura gisa funtzionatzen dute bizi garen jendarte patriarkalen artean. Emakumeengan beldurra iraunarazten duten ekintzek lortu egiten dute agindu androzentriko eta patriarkal hori erreproduzitzea. Lan honen helburua —baita aise lortu ere— emakumeak pertsona indartsutzat hartzea da, gaitasun indibidual eta kolektiboak dituzten pertsonatzat; antzeko egoera bat gainditzea eta gainditu ahal izatea emakumeen indargune handitzat hartu behar da, eta ideia hori presente dago kontakizun osoan.
Liburu honetan egileak narrazio lan bat egin nahi du, saiakeraren eta ikerketa txostenaren artean kokatzen dena. Egitura teorikoaren bidez gai konplexu bati heltzen dio, eta galdera deserosoak egiten ditu, irakurlea konfort-zonatik ateratzeko.