Estadio Nacional Memoria Nacional Ex Prisioneros Politicos korporazioa, 2019

‘Camarín de mujeres’ edo emakumeen gelatxoa Txileko estadio nazionaleko ganbera bat da, non 1.200 emakume baino gehiago atxilotu zituzten 1973ko irailean estatu-kolpea eman osteko lehen egunetan.

Leku horretan plaka bat jarri zuten atxilotuen izenekin eta preso haurdunen oroimenez argazki erakusketa iraunkor bat eta lan artistiko bat instalatu zituzten (Gracia Barriosen ‘Ellas llevaban vida’); hain zuzen ere, preso politiko ohien ahanztura gainditzeko eta izan duten erreparazio txikia konpentsatzeko, baita egia eta justizia osatzen laguntzeko ere. Gainera, erakusketan herrialdeko atxilotze zentro desberdinetako preso ohien testigantzak eta poemak jaso zituzten, eta memoria-gune honetan modu iraunkorrean geratuko dira.