Erakunde budistak eta gizarte zibilekoak. 2000. urtetik aurrera, Hego Koreako gobernuaren laguntza du, 1992
House of Sharing (Partekatzearen etxea) Japoniako armadak Bigarren Mundu Gerran esklabotza sexualaren biktima izan ziren Hego Koreako emakumeentzat sortu zuen atseden-etxea da. 1998tik dago martxan Museum of Sexual Slavery by Japanese Military (Japoniar Armadaren Sexu Esklabotzaren Museoa) delakoa. Bertan, oroitzapenezko parke bat dago, non etxe horretan bizi ziren emakumeen brontzezko hilobi eta bustoak dauden.
Japoniak Asia eta Ozeano Bareko uharteak okupatu zituen garai kolonial eta belikoan (1930-1945) milaka emakume, munduan ianfu edo confort women bezala ezagutzen zirenak (euskaraz “gozarazteko emakumeak”), Japoniako armadako soldaduen jazarpen sexuala jasan zuten. Militarrek sexu-abusuak egin zizkieten sistematikoki Japonian, Korean, Taiwanen, Txinan, Filipinetan, Indonesian eta Ekialdeko Timorren instalatutako estazioetan. Kalkuluen arabera, “gozarazteko emakumeen” kopurua 50.000 eta 200.000 artekoa zen. Nesken bahiketak, bortxaketa masiboak, nahitaezko abortuak, umiliazioak eta emakume horiei eragindako sexu-indarkeria mota guztiek mutilazioak, heriotzak eta suizidioak eragin zituzten.
- mendeko 90eko hamarkadara arte, “gozarazteko emakumeen” gaia tabua zen Hego Koreako jendartean. Gerra Hotzaren amaieraren nazioarteko testuinguru berrian gertatu zen haustura, non mugimendu feministek oso paper aktiboa bete zuten. Kim Hak-soon izan zen isiltasuna hautsi zuen lehen emakumea. 1991ko abuztuaren 14an Japoniako armadako sexu-esklabo gisa jasandako sufrimenduak kontatu zituen. Emakume hauek Koreako irudi publiko bihurtu dira. 1992ko ekainean House of Sharing sortu zen, 1930 eta 1945 urteen bitartean Japoniako armadaren sexu-esklabotza jasan zuten emakumeak zaintzeko. Hego Koreako gobernuaren laguntza du 2000. urtetik, erakundea adineko pertsonentzako gizarte-ongizateko establezimendu gisa onartu zenetik.