Memoria Historikoaren Zentro Nazionala, 2015

CNMH Memoria Historikoaren Zentro Nazionalak bi urtez egin zuen ikerketa hau. Helburua LGTB pertsonek Kolonbiako gatazka armatuaren esparruan jasandako indarkerien, eraginen eta erresistentzien ulermenean aurrera egitea zen. Biktimen Erregistro Bakarraren arabera, Kolonbian 1.462 biktima LGTB daude. Hala ere, biktimek azpimarratu dute kopuru horrek azpierregistro tasa handia duela. Ikerketa prozesua herrialdeko lau departamendutan oinarritu zen: Antioquía, Bolívar, Cundinamarca eta Nariño. Azterlanean LGBT gizarte-sektore ezberdinetako gatazka armatuaren 63 biktimak hartu zuten parte. Era berean, memoriari buruzko ikastaro kolektiboak egin ziren eta 100 pertsona inguruk parte hartu zuten.

Deuseztatzea desagerraraztea da, ezerezera murriztea, eta horixe gertatu da, hain zuzen ere, lesbiana, gay, bisexual eta transgeneristekin gatazka armatua egon den eremuetan. Ezabapen materiala eta sinbolikoa pairatu duten biktimak dira. Materiala, erailketa selektiboak eta desplazamendu behartuak pairatu dituztelako; eta sinbolikoa kasu askotan bizirauteko modu bakarra beren identitate sexuala erabat ezabatzea izan delako.