Yolanda Aguilar, 2012
Ikerketa honen helburua da Kolonbian gatazka testuinguru batetik ihes egin eta Ekuadorren bizi diren emakumeei eman zaizkien erantzunei, bizi duten egoerari eta dituzten beharrei buruzko galdera berriak egitea eta erantzunak ematea. Zehazki, lanak sexu-indarkeria jasan duten emakumeen egoera jorratzen du.
Horretarako, bizirik atera diren emakumeekin hitz egin dugu, eta haien bizipenak, kontakizunak eta beste komunikazio-bide batzuk ere kontuan hartu ditugu, hala nola komunikazio-korporala, “hitzak gorputza deskubritzeko tresna bihur zitezen, eta ohiko arrazionaltasuna eta gorputzean erantsitako ukapenak soilik izenda ez zitzaten”.
Zazpi tailer antolatu genituen, non itxaropenaren eta laguntza kolektiboaren aldeko apustu politikoa egin genuen, mina izendatzeko eta prozesatzeko bideak bilatzeko. Testuinguru horretan, prozesu horiek beste herrialde batean egiten direnez, beste ezaugarri batzuk dituzte, hala nola beren buruak beldurrik gabe adierazteko edo emakumeentzako prozesu kolektiboak bideratzeko lidergo-ezaugarriak aurkitzeko lekuan egotearen ziurtasuna.