Bizkaian Indarkeria Matxistaren Behatokia, 2018.

2018 eta 2021 tartean izandako hilketen, hilketa saiakuntzen eta eraso matxisten kasuei buruz bildutako informazioa erabiliz, Bizkaiko Foru Aldundiak mapa bat sortu zuen aldi horretan egondako kasuak ikusarazteko. Erasoen barruan, mapak hiru indarkeria mota bereizi ditu: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria eta sexu-indarkeria. Guztira, 59 hilketa eta saiakera izan dira, eta 46.489 eraso.

Mapa indarkeriaren biktimen eta biziraun duten guztien oroigarria da, baita indarkeria matxistaren egungo eta bertoko egoeraren argazkia ere. Lanaren aurkezpenean aipatzen denez, ekimenaren helburuetako bat indarkeria-kasu ugari daudela ikusaraztea da, eta erakustea “uste baino emakume gehiagori eragiten diela”.