Nuria Ricart, Fernando Hernandez Holgado, Jordi Henrich eta Bartzelonako Udala, 2019

Monumentu honen bidez, frankismo garaian Bartzelonan errepresaliatutako emakumeen historia nabarmendu eta beren borrokari balioa eman nahi zaio. Obraren zati nagusia penintsulako harri-lubeta desberdinetatik ekarritako sei harrik osatzen dute, bertan kartzelatutako emakumeen jatorri ezberdinak irudikatzeko.

Inguruan, bost totem daude gertatutakoaren inguruko informazioarekin eta lurrean kartzelaren perimetroa margotu dute.

Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea emakumeen memoria historikoa balioan jartzen duten proiektu asko eta asko hainbat aktoreren urteetako elkarlanaren emaitza direla. Azken emaitzak, iraganari beste esanahi bat emateko eta isildutako emakumeen borrokei ahotsa emateko ahaleginen ondorio dira. Monumentu hau ez da salbuespena: 2006tik hona, hainbat gizarte-erakundek eta sare akademikok gune ezberdinak sortu dituzte hirian frankismoak errepresaliatutako emakumeen historia lantzeko. Horrela, Memoriaren Guneaz gain, proiektu honen baitan beste hainbat jarduera ere egin dira: ‘Memòria de Les Corts, veus d’una presó franquista’ (2008, Marc Almodóvar eta Ramón Bochaca) dokumentala, ‘De Monstruos y Faldas’ (2009, Carolina Astudillo Muñoz) film laburra, Les Corts emakumeen kartzelaren inguruko eskola-antzezlana (2012, Microtroupe Antzerki Konapinia) eta Les Corts emakumeen kartzelaren inguruko eztabaida Jardunaldiak (2012). Era berean, martxoaren 8 guztietan Les Corts emakumeen kartzela Monumentua memoria ikuspegi feministatik lantzen duten ekintza eta jarduera performatiboen gune bihurtzen da.